XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Joakinek mingaina atera dio Agnani, ate aurrean eseri eta serrailaren txulotik begira jarri da.
- Inor ez al dator, Joakin?- galdetu dio Clotairek.
Joakinek, ez zuela ezer ikusten erantzun dio.
Orduan Clotaire altxa da eta Agnan bere aritmetikako liburua jatera behartuko zuela esan du.
Oso ideia ederra zen, baina Agnani ez zaio gustatu, eta deiadarka zioen: - Mesedez! Betaurrekoak ditudalaaa...! - Bai, horiek ere jango dituk!- esan du Clotairek -, Agnan zeozer jan beharrean zegoela sartu bait zaio buruan.
Baina Geoffroyk tontokeriatan ez zela denborarik galdu behar esan du, hobe zela pilotan jostatzea.
- Eta orduan, buruketak zer?- galdetu du Agnanek, nahiko nahigabe
Handia naizenerako klase bat erosiko dut, bertan bakarrik jostatzeko.
Eta ondoren oihu bat entzun dugu eta lurrean ikusi dugu Joakin eskuak sudurrean zituela.
Baxarri izan da atea ireki duena, eta dirudienez Joakinek ez du ikusi.
- Zer duzu?- galdetu dio Baxarrik, erabat harriturik; baina Joakinek ez du erantzun,
Gu, pilota jaso eta geure lekuetara joan gara.
Baxarri Joakinekin itzuli denean, honek handituta zeukan sudurra, kopeteraino zegoela esan digu (...).